2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

Diamantea, pririta eta beste gauza batzuk

Nire klasean kobazuloak, harriak eta mineralak ikasi ditugu. 

Kobazuloak oso politak dira, adibidez la cueva de Los 
Cristinos.
NIre amak esan dit Santimamiñeko kobazuloa nire etxetik hurbil dagoela eta nik joan nahi dut.



Nire mineralik gogokoena diamantea eta pirita dira, diamantea gogorrena delako eta pirita kubo bat bezalakoa izan ahal delako.

(Daniela Romero)

2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

Pirita eta granitoari buruzko informazio berria

Pirita


Pirita mineral bat da, bere izena "sua" izenetik etortzen da, metalekin igurtzi egiten duzunean txispak ateratzen dira.
Hori erabiltzen zuten neardentalek eta prehistoriako beste pertsonak ere.
Baina pertsona batzuk ez dute desberdintzen urra eta pirita. Piritak hori kolorea du eta forma askotakoa izan daiteke.




Granitoa


Granitoa ere ezaguntzen da "harri txikia" bezala. Hiru mineralekin eginda dago: kuartzoa, feldespatoa eta mika. 
Kolore asko dauzka: grisa edo gorri argia. 
Granitoa erabiltzen zuten asko neardentalek eta preistoriako beste hainbat pertsonak.
Etxeak granitoz egin ahal dira.

(Danilea L. eta Eider)

2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

Hemen duzue harriak eta mineralak lantzeko lotura bat. 

Ea ariketa guztiak ondo egiteko kapazak zareten!!

Harriak eta mineralak


2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

Oparien misterioa


Hemen duzue Anderren eta Danielaren ipuinak!
Oparien misterioa

Orain dela ez hainbeste  Bilbon Bizkaiko hiriburuan umeak oso pozik zeuden Gabonak heltzear zeudelako. Dena prestatzen ari ziren: marrazkiak, gabonetako zuhaitza , apaingarriak ,afari bereziak … 
Baina gabon zaharreko goizean, kristoren tximistak jausi ziren. Orduan argia joan egin zen. Jendeak ikusten ez zuen bitartean gizon berezi eta gaizto bat sartu zen etxe guztietara. Dena lapurtu egin zuen: marrazkiak, Gabonetako zuhaitzak, apaingarriak … Gizon hori beste herri batzuetara joan zen gehiago lapurtzera.  
-Lortu behar dugu dena berreskuratzea bestela errege eguna helduko da eta gizon horrek opariak kenduko dizkigu eta gabonetako magia desagertuko da!- esan zuten Bilboko biztanleek.
 Orduan hiriko biztanle guztiak zerbait aurkitzera joan ziren. Batzuk alde zaharrera beste batzuk Guggenheimera … Baina ezer. Horregatik berriro bildu egin ziren  konponbide bat lortzeko. Biztanle  bat konturatu zen bere  emaztegaia falta zela eta oso urduri jarri zen pentsatzen gizon gaiztoak bahitu zuela. Orduan bilatzen hasi ziren. Kilometroak eta kilometroak egin zituzten haren bila. Eta badakizue non aurkitu zuten?:Gorlizeko elizan !!!!
Asko  ibili behar izan zuten hura aurkitzeko. Baina aurkitu zuten eta gainera pena merezi izan zuen badakizue zergatik?  Emaztea gizon gaiztoarekin zegoelako eta guztiarekin: marrazkiekin, Gabonetako zuhaitzekin, … Hori bai poza Bilboko biztanleentzako!!!!
Emazteak lapurreta egunean  ikusi egin zuen Gorlizerantz  abiatzen zen  eta horregatik bazekien non zegoen eta jarraitu egin zuen. Orduan konturatu zen bere lagun bat zela eta galdetu zion zergatik  egin zuen eta lapurrak erantzun zion ondo pasatzeko zela. Baina esan zion damututa zegoela eta itzultzeko asmoa zuela eta horrela izan zen.
 
Azkenean denok lasai ospatu zituzten gabonak.
Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Gorlizeko elizan.
 
ANDER VARONA BOVEDA
4.C 2014KO ABENDUAREN 4a, OSTEGUNA

     
GABONAK
 Bazen behin, hau herri batean gertatu zen eta orain dela 234.678 urte. Herri horretan , mutiko bat zegoen eta Max deitzen zen. Max 10 urte zeukan. 
Orain nire herrian negua da eta gabonak etorriko dira. Oso pozik nago, zergatik Olentzeroa eta Errege maguak etorriko direla. Egun batean, denda batera eta gezurrezko Olentzero bat zegoen eta ere, paper bat zegoen itsatsita, eta hau esaten zuen: Olentzeroa ez da ona baizik eta oso txarra da eta Errege maguak ere. Orain oso oso triste nago. Nire etxera joango naiz. Nire amak galdetu dit zer gertatzen zaidan. Eta nik esan diot: oso triste nago.  Nire amak esan dit: gertatzen zaizuna da galdu duzula neguaren arima. Zer da arima? Galdetu nion. Arima da zuk sinesten duzunean Olentzeroari ere Errege maguei. Hori da arima. Gainera sinestu behar duzu bestela ez dizute ezer ekarriko. Nik sinesten dut, eskerrik asko amatzo. Orain askoz pozik nago.
 Eta orain Maxeri  opari asko oparitu diote orain pozik eta zoriontzu bizi da.
Ala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan.
                                           Daniela romero


 
 

2014(e)ko abenduaren 8(a), astelehena

Kobazuloen zerrenda

Inguruko gai honetan kobazuloei buruz hitz egin dugu. Adostatu genuen etxerako lan bat hau zen: Nola dute izena zuek egondako kobazuloek?

Etxerako lan honek arrakasta handia izan zuen eta hona hemen zuek egon zareten kobazuloak:



Pozalagua
Santimamiñe
Altamira
El Soplao
Yacimientos Atapuerca
Ortigosa de Cameros
Puras de Villafranca
Minas de hierro de Gallarta
Los Cristinos
Los verdes en Lanzarote
Ojoguareña
Jameos del Río
Zugarramundi
Nerja
Urdax
Sara

Jakin nahi baduzue nolakoan diren... Interneten dena dago!!!


2014(e)ko abenduaren 7(a), igandea

Amayaren urtebetetzea


Abenduaren 3an, Amayaren urtebetetzean izan zen. Amaya gure tutorea da.

Ez genuen sorte ona izan, ez genuelako egun osoan berarekin klasean eduki. Baina ostegunenan itzelezko sorpresa prestatu genion.

Klase osoak marrazki politak oparitu genizkion. Ez genion utzi klasera sartzen opariak prestatzeko. Marrazki batzuk  elkartu genituen eta itzelezko hormairudia geratu zitzaigun. Behean klase osoaren simadurak zeuden. Dena prestatuta genuenean sartzen utzi genion eta "Zorionak zuri" kanta abestu genion.

Bera poz-pozik geratu zen eta filma bat ipini zigun.
(Ander, Eider eta Urko)

2014(e)ko abenduaren 4(a), osteguna

Nola prestatzen ditugu inguruko gaiak

Hauek dira inguruko gaiak hobeto prestatzeko jarraitzen ditugun pausuak:

1. Lehenengoz guk bakarrik irakurtzen dugu guretzat eta gero altuz irakurtzen dugu ondo ikasteko etxean.

2. Dena ondo prestatuta eta ikasita dagoenean, etxean prestatzen dugu kontrol bat. Gero kontrolak elkarbanaten ditugu klasean.

3. Beste modu bat hau da: hiru motatako galderak prestatzen ditugu:
  • "Bai" edo "ez" erantzuteko.
  • Akats bat duen esaldi bat ondo ipintzeko.
  • Hitz bateko erantzena duen galdera bat.
4. Eskema, fitxak eta gero testak egiten ditugu kontrolak ondo egiteko.




(Daniela R., Luis eta Naroa R.)

Ongi etorriak


Bai, gure blogean lan zoragarriak, berriak, pasadizoak, ikasteko apunteak eta... bitxikeriak sartzeko prest gaude. 

Hemen duzue asmakizun bat hasteko.
  • Tintarik gabe ezin naiz luzaroan bizi, baina oraindik ez dut idazten ikasi.
Eta jolasean jarraitzeko hemen duzue zozketa egiteko modu bat.

Tentela, merrela,
kin-kun-kin,
portan zela
portan min,
karru,
sinu,
minu,
let!