2015(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

Ander Faunian ibili da

Kaixo!  Ander naiz, eta Aste  Santuko oporretan zer egin dudan kontatuko dizuet.

Oporretan bidaia zoragarri bat egin dut Madrilera.Madril,Madrileko autonomia erkidegoan dago eta Españako hiriburua da. 

 Madril itzelezkoa iruditu zitzaidan: eraikin ederrak, monumentu zoragarriak … Leku asko ikusi nituen Madrilen eta super ondo pasatu nuen. Baina gehien gustatu zitzaidan lekua Faunia izan zen.

Zoo antzekoa da baina animaliak aske daude eta horregatik askoz dibertigarriagoa eta politagoa iruditu zitzaidan. Tximinoak, loroak, oreinak, kanguroak… ukitu nituen.

Bazegoen leku bat tximinoak  aske zeudela eta bizkarrera igotzen ziren, niri kilimak egin zizkidaten. Beste batean lemurrak aske, zuhaitzetatik fruituak hartzen zituzten eta nik lemur bat ukitu nuen. Hegaztien erakustaldia ere ikusi nuen eta loro bat eduki nuen sorbaldan.




Oso polita da eta hara joatea gomendatzen dizuet!!! (Ander)



3 iruzkin: